Info
Euskeraren eta ikastolen aldeko festa askotan egon izan gera (deitu diguten gehienetan). Horien artean ezagunenak zirenetan ere aritzen ginen eta 2006. urtean Nafarroa Oinez Bera herria ospatu zen.

Oroitzapen gutxi dugu saio horretaz baina kartelean ikusi daitekeenez, Kaxerna gunean aritu ginen eta Kuraia taldekoak telonero ian genituen, antza :-)
Eskerrik asko antolatzaile eta euskaltzale guztiei.
Berako herri ederrean ere gehiagotan izan gera. Herriko jaietara ere gonbidatu gintuzteneta bertan Bertsound Systema eskaintzeko aukera izan genuen. Saioa ez dut gogoan zer moduz atera zen (Silbeira tartean zegoen, hori bai :-) baina antolatzaileek eskaini ziguten tratu paregabea ezin ahaztu. Zorionez, horrela izaten zen saio, festa eta emanaldi gehienetan.
Eskerrik asko Ibai Gogortza eta gainerakoei. Besarkada.